Kodeak eta poesiak bat egiten duten tokia, programazio lengoaiak erabilita olerkiak sortzeko. Laborategi honetan ez dago kode-poesia idazteko modu zuzenik, ezta okerrik ere, helburua esperimentazioa delako. Bidali zure saiakerak, eta guztion artean euskarazko kode-poesiaren lehen urratsak emango ditugu. Lanak jaso ahala webgunean argitaratuko ditugu gainontzekoek ikusi ahal izateko, eta parte-hartze epea amaitzean liburuxka digital batean bilduko ditugu ekarpenik interesgarrienak.